Prenesteko fibula | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | urrea |
Kokapena | |
Bilduma | Pigorini National Museum of Prehistory and Ethnography (en) , Corpus Inscriptionum Latinarum eta Inscriptiones Latinae Selectae |
Prenesteko fibula latinezko idazkuna duen urrezko segurtasun-kateorratza edo fibula da. Erromako Luigi Pigorini Aurrehistoria eta Etnografia Museoan dago. Aurkitu zutenean, XIX. mendearen amaieran, latinezko idazkunik zaharrena zuela baieztatu zen (eta gaur ere hala uste da). Bai fibularen bai idazkunaren egiazkotasuna zalantzan jarri izan da,[1] baina azken urteotako azterketek benetakotasuna aldarrikatu dute, batere zalantzarik gabe.[2]