Pretorioko prefektura (Erromatar Inperioa)

Erromatar Inperioaren mapa Tetrarkiaren garaian, diozesiak eta tetrarken lau kontrolguneak (lau prefekturak) erakusten dituena.

Pretorioko prefektura edo pretoriar prefektura (Latinez: praefectura praetorio; grekoz, hainbat izenekin ἐπαρχότης τῶν πραιτωρίων edo ὑπαρχία τῶν πραιτωρίων) Erromatar Inperio berantiarraren banaketa administratibo handiena zen, diozesiaren maialtik gora. Pretoriar prefekturak Konstantino I.aren agintaldian sortu ziren (K.o. 306-337) eta IV. mendearen azken herenean bere gutxi gorabeherako behin betiko egitura lortu zuen. VII. mendera arte iraun zuen, Bizantziar inperioko agintari zen Heraklioren erreformek prefekturaren boterea murriztu zutenean eta musulmanen konkistek Ekialdeko Erromatar Inperioan thema-en sistema berria hartzera behartu zutenean. Hala ere, prefekturako administrazio-aparatuko elementuek Bizantziar Inperioan IX. mendearen lehen erdira arte iraun zutela dokumentatu da.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne