Prezisionismoa edo errealismo kubista, Estatu Batuetan XX. mendeko 20ko hamarkadan garatu zen arte-mugimendua izan zen. Nolabait, Futurismoaren estetika Ipar Amerikako garaiko nekazari- eta industria-giro moldatuta lantzen zuen bere ikonografian.[1] Mugimenduan partaideak elkar ezagutzen zuten, eta lankideak ziren, baina inoiz ez zuten manifesturik plazaratu.[2]