Pribatutasuna pertsona batek bere intimitatea besteren aurrean babesteko jartzen dituen mugak errespetatzen dituen printzipioa da.[1] Informazioaren gizartearen garapenak eta informatikaren eta telekomunikazioen hedapenak pribatutasunerako mehatxu berriak planteatzen ditu, eta hainbat ikuspuntutatik egin behar zaie aurre: sozialetik, kulturaletik, legaletik, teknologikotik, etab.
Pribatutasuna egoera jakin baten oztopoei eta mugei buruzko ulermen kolektiboa eta horien barruan jarduteko modua ezagutzea da.[2]