Primate | |
---|---|
Paleozeno-Gaur egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Azpierreinua | Bilateria |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Superordena | Euarchontoglires |
Ordena | Primates Linnaeus, 1758
|
Azpiordenak | |
Banaketa mapa | |
Primateak (Primates, latinezko primus hitzetik, "lehena") ugaztun euterioen ordena biologiko bat da. Orian dela 85 eta 55 milioi urte artean sortu ziren ugaztun txiki batzuetatik abiatuta, eta oihan tropikaletako zuhaitzetan bizitzera ohitu. Primateen ezaugarri asko zuhaitzetan bizitzeko egokitzapenak dira: burmuin handia, ikusmen zorrotza, koloreak bereiztea, sorbalda eraldatua, esku abilak... Txikiena Microcebus berthae da, 30 g inguruko pisukoa, eta handiena, ekialdeko gorila, 200 kilogramo baino gehiagokoa. 190 eta 448 espezie artean identifikatu dira, erabiltzen den sailkapenaren arabera. Primate espezie berriak aurkitzen dira oraindik: 25 espezie aurkitu ziren 2000ko hamarkadan eta beste hamaika 2010ekoan.