Primatologia primateen azterketa zientifikoa da. Diziplina konplexua eta anitza da. Horregatik espezialistak eta jarraitzaileak oso arlo desberdinetan aurki daiteze, besteak beste, biologia, filosofia, antropologia, psikologia eta ekologia. Antropologia fisikoa primatologiaren adar bat da, Hominidae familiaren ikerketan espezializatzen dena, bereziki Homo generoan, eta honen barruan, Homo sapiens espeziean.[1]