Priscilla Presley | |
---|---|
![]() (2014) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Priscilla Ann Beaulieu Wagner |
Jaiotza | Brooklyn, 1945eko maiatzaren 24a (79 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Aita | James Wagner |
Ama | Ann Wagner |
Ezkontidea(k) | Elvis Presley (1967ko maiatzaren 1a - 1973ko urriaren 9a) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Immaculate Conception Cathedral School (Memphis, Tennessee) (en) ![]() Wiesbaden High School (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, idazlea, ekintzailea, zinema aktorea, telebista-aktorea, telebista aurkezlea, telebista-ekoizlea, zinema ekoizlea eta modeloa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Zientologia |
priscillapresley.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Priscilla Ann Beaulieu Wagner (Brooklyn, New York, 1945eko maiatzaren 24a), Priscilla Presley izenaz ezagunagoa, AEBetako aktore eta enpresaburua da. 1967an Elvis Presley musikariarekin ezkondu zenean, ospetsu egin zen. Elkarrekin alaba bakarra izan zuten: Lisa Marie Presley. Bikotea 1972an banandu eta 1973an dibortziatu zen.
1983an hasi zen aktore lanetan, The Fall Guy telesailean agerpen bat egin zuenean. Urte hartatik aurrera, eta 1988ra arte, bigarren mailako lan garrantzitsu bat izan zuen Dallas telesailean. Ondoren, The Naked Gun: From the Files of Police Squad! filmarekin egin zuen estreinaldia. Honen ostean, beste ekoizpen batzuetan agertu zen, hala nola Las aventuras de Ford Fairlane eta Austin Powers: Misterioso agente internacional filmetan. Azken urteetan, 2008an Dancing with the Stars telerrealitate programan eta 2019an Wedding at Graceland filmean parte hartu du.