Probabilitate teoria

Probabilitatea gertakari edo ekintza bat gertatzeko aukera neurtzen duen kontzeptu matematikoa da. 0 eta 1 arteko balio batekin neurtzen da, non, gertaera baten probabilitatea 0 bada, gertaera hori inoiz ez dela gertatuko adierazten duen eta, aldiz, probabilitatea 1 bada, gertaera hori ziur gertatuko dela esan nahi duen. Hau da,  zenbat eta balioa handiagoa izan, orduan eta gertakaria probableagoa da. Askotan, probabilitatea ehunekotan () adierazten da eta, kasu honetan, tik erako balioak hartzen ditu.

Eguneroko bizitzan, askotan erabiltzen dugu probabilitatea, hala nola euria egingo duen ikusteko, dadoarekin 6 bat aterako dugun jakiteko edo loterian irabazteko aukerak zenbat diren kalkulatzeko. Probabilitatea lagungarria da eguneroko erabakiak hartzen laguntzeko, arriskuak neurtzeko eta etorkizunean zer gertatu daitekeen hobeto ulertzeko. Hala ere, gertaera bat gertatzeko probabilitate handia izan arren, ezin dugu inoiz erabat ziurtatu gertatuko dela (probabilitatea 0 edo 1 ez bada). Adibidez, euria egiteko probabilitatea 0.8 bada, nahiz eta 1etik oso gertu egon, ez du zertan euririk egin.

Dado batean, 5 zenbakia ateratzeko probabilitatea 1/6 da.

Laburbilduz, probabilitatea emaitza bat lortzea erraza edo zaila den adierazten duen zenbakia da, emaitza hori gertatuko den ziur ez gaudenean.[1]

Esate baterako, demagun zorizko esperimentua dado bat botatzea dela. Aukera posibleen artean, direnak, zenbaki bat aterako da. Hortaz, 5 zenbakia ateratzeko probabilitate da, eta bikoitia ateratzekoa da. Beraz, probableagoa da zenbaki bikoiti bat ateratzea, 5 ateratzea baino.

  1. Probabilitatea. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne