Prokopio (usurpatzailea)

Prokopio (usurpatzailea)


Erromatar enperadorea



Erromako kontsula

Bizitza
JaiotzaZilizia, 325
Herrialdea Antzinako Erroma
 Bizantziar Inperioa
HeriotzaTiatira366ko maiatzaren 27a (40/41 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: burugabetzea
Familia
Aitaezezaguna
AmaJulia
Ezkontidea(k)Artemisia (en) Itzuli
Faustina (en) Itzuli
Seme-alabak
LeinuaKonstantinotar dinastia
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Prokopio (326-366ko maiatzak 27) Valente enperadorearen aurkako usurpatzaile bat eta konstantinoar dinastiako kide bat izan zen.

Amiano Martzelinoren arabera, Prokopio Ziliziakoa zen jatorriz. Juliano Apostata enperadorearen lehengusua zen amaren aldetik, eta Enperadoreak Sasanidar Inperioaren aurka 363an egin zuen kanpainan parte hartu zuen Prokopiok. Juliano hil zenean, enperadore horrek oinordeko gisa Prokopio hautatu zuela zioten zurrumurruak agertu ziren; baina, armadak Joviano aukeratu zuenean, Prokopio ezkutatu egin zen, bizia salbatzeko. Antzinako historialariak ez datoz bat Prokopioren ezkutuko bizitzari buruzko xehetasunetan, baina publikoki Kaltzedonian agertu zela diote, uneko egoera zein zen jakin gabe. Joviano hila zen, ea Valentiniano I.ak enperadore kargua Valenterekin partekatzen zuen. Prokopio berehala mugitu zen, bere burua enperadore izendatuz. Konstantinoplako bi legio erosi zituen bere asmoen alde egiteko, eta hiri inperialaren kontrola hartu zuen. Hau gertatu eta gutxira, bere burua enperadore izendatu zuen 365eko irailaren 28an, eta berehala hartu zuen Trazia, eta, beranduago, Bitinia probintzien kontrola. Valente arduratu zen usurpatzailea erditik kentzeaz, eta euren leialtasunari buruzko zalantzak zituzten unitate eta hiriak erreprimitu zituen hurrengo hilabeteetan. Prokopioren armada ere garaitu zuen Tiatirako guduan. Prokopiok gudu zelaitik ihes egin zuen, baina bere jarraitzaileetako bik traditu zuten, eta entregatua izan zen. Valentek 366ko maiatzaren 27an exekutatu zuen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne