Propultsio

Propultsioa, aurrerantz bultzatu edo objektu bat aurrerantz gidatzea da. Terminoa, latinean jatorria duten bi hitzetatik dator: pro, "lehen" edo "ondoren" esan nahi du; eta pellere, "gidatu".[1] Propultsio-sistema baten oinarria dira potentzia mekanikoko iturri bat eta propultsatzaile bate (potentzia mekanikoa propultsio-indar bihurtzeko gailua).

Armadillo Aerospace enpresaren lau suziridun ibilgailuak, banda ikusgarriak erakusten ditu propultsio sistemako ihes-tutuko penatxoan. (talka diamanteak)

Sistema teknologiko batek motor bat erabiltzen du energia iturri moduan (normalean planta eragile deitua), eta gurpilak eta ardatzak, helizeak edo haizebide propultsatzaile bat indarra sortzeko. Posible da enbragea edo engranaje kutxa bezalako osagaiak behar izatea motorra ardatzetara, gurpiletara edo helizeetara konektatzeko.

Propultsio sistema biologikoek animaliaren giharrak erabiltzen dituzte energia iturri gisa, eta hegoak, hegalak edo hankak propultsatzaile gisa, besteak beste.

Sistema teknologiko/biologiko batek gizakiaren edo entrenatutako animalien gihar indarra erabil dezake dispositibo mekaniko bati eragiteko.

  1. A Dictionary of Aviation, David W. Wragg. ISBN 10: 0850451639 / ISBN 13: 9780850451634, 1st Edition Published by Osprey, 1973 / Published by Frederick Fell, Inc., NY, 1974 (1st American Edition.), Page 216.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne