Prostituzioa diruaren edo bestelako onura ekonomikoen truke beste pertsona batzuekin potere harremanetan oinarritutako praktika sexualak dira. Prostituzioa emakumeek egiten dute gehienbat; adingabeak direnean ezin da prostituzioa deitu haurren sexu explotazioa baita eta delitua da. Bezeroak, berriz, gizonak dira gehienbat, Prostituzio maskulinoa ere badago baina neurri txikiagoan, non bezeroak ere oro har gizonezkoak diren.
Prostituzioa prostituzio-etxe, putetxe edo burdel deituriko lekuetan egin ohi da. Horiek proxeneta baten jabetza izan ohi dira, non prostitutak eta prostituzioa praktikatzeko gela pribatuak dauden. Hiriko kaleetako eta industria-errepideetako alboetako espaloietan ere egiten da, baita klubetan, pisuetan eta plataforma digitalen bidez ere.[1]