Psike (mitologia)

Psike (mitologia)
Erromatar mitologia
Ezaugarriak
Jatorrizko izenaPsyche
Sexuaemakumezkoa
Familia
Ezkontidea(k)Eros
Seme-alabakVoluptas (en) Itzuli eta Hedone (en) Itzuli

Greziar mitologian, Psike[1] (antzinako grezieraz: Ψυχή, psūkhē; latinez: Psyche) giza arimaren irudia izaten zen. Apuleioren Metamorfosis lanaren arabera Psike errege baten alaba zen, eta, ederregia zenez, inork ez zuen berarekin ezkondu nahi. Afroditak Psikerekin ezkontzeko baimena eman zion bere seme Erosi, baina Eros sekula ez ikusteko baldintza ezarri zion Psikeri. Psikek ez zuen agindua bete. Psikek Eros ikusi zuenean, Erosek ihes egin zion eta Afroditaren mendean gelditu zen Psike; azkenik, Afroditak ezarritako froga guztiak gainditu ondoren, Psike hilezkor bihurtu eta Erosekin bizi izan zen.

  1. Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne