Pterodaktilo | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Reptilia |
Ordena | Pterosauria |
Generoa | Pterodactylus Cuvier, 1809
|
Azpibanaketa | |
†Pterodactylus antiquus (Sömmerring, 1812) | |
Datu orokorrak | |
Zabalera | 1,04 m |
Pterodaktilo edo izen zientifikoa Pterodactylus (grezieraz: πτεροδάκτυλος, pterodaktylos, euskaraz: «hatz hegalduna»[1]) pterosauroen generoa izan zen[2]. Identifikaturiko aurreneko narrasti hegalaria izan zen. Fosil gehienak Alemania hegoaldean aurkitu dira, Solnhofen kareharrian (Bavaria), eta Jurasiko Berantiarrekoak dira (duela 150,8–148,5 milioi urte inguru). Europako beste hainbat tokitan eta Afrikan ere aurkitu dira pterodaktiloaren aztarna zatikatuak[3].
Haragijalea zen eta arrainak eta animalia txikiak ehizatzen zituen. Pterosauroen artean txikienetakoa zen eta Pteranodon eta Quetzalcoatlus baino lehenago bizi izan zen. Hegan egiteko muskulu eta azalezko mintz bat zeukan besoetako laugarren hatzetik hanketaraino zabaltzen zena.