Puntu bero

Hawaii uhartediko puntu beroa.
Ozeano Barearen iparraldeko erliebea. Ongi ikusten da Hawaii uharteen lerrokadura luzea. Ozeano Bareko plakak izan duen norabidea ikertzeko erabiltzen da.
Galapagoetako satelite ikuspegia. Fernandina eta Isabela dira sumendi aktiboak dituzten uharteak eta erliebe oso malkartsua dute. San Cristobal ordea nahiko laua da eta ez du jarduera bolkanikorik.

Puntu beroa, geologian, ezohiko fluxu geotermiko altua duten lurrazaleko guneak dira. Eskualde oso beroak izan daitezke, magma urtu asko eduki baitezakete.

Plaka litosferikoen ertzetatik aparte dauden puntu isolatuak izaten dira eta uhartedi bolkanikoak eratzen dituzte. Horrela sorturiko uhartedi ezagunenak Hawaii, Galapagoak eta Réunion dira, Kanariak ere antzera sortu zirela uste da. Plaka kontinentaletan[1] ere agertzen dira puntu beroak, adibidez Yellowstone parkean, baina hauek urriagoak dira plaka litosferikoa sendoagoa baita.

  1. (Gaztelaniaz) Science. 2022-09-02 (Noiz kontsultatua: 2022-11-12).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne