QWERTY teklatua latindar alfabetoan idazteko estandar bihurtu den giltzadi edo teklatua da, haren goiko ezkerreko giltzekin osatutako letra-multzoari dagokiona. Hasieran, idazmakina mekanikoen garaietan, ingeniarien kezka nagusia giltzak azkar idaztean trabatuta ez geratzea izan zen. Askotan eta gutxitan erabiltzen ziren letrak tartekatu egiten ziren, maiz erabiliak elkarren ondoan ez geratzeko. Gero, idazmakina saltzaileek azkar idazteko erakustaldia errazteko[1][2], R letra goiko lerrora igo zuten.