Qin Shi Huang | |||||
---|---|---|---|---|---|
K.a. 247ko maiatzaren 7a - K.a. 221 ← King Zhuangxiang of Qin (en) - baliorik ez →
K.a. 221 - K.a. 210eko irailaren 10a ← baliorik ez - Qin Er Shi (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Handan, K.a. 259 | ||||
Herrialdea | Qin dinastia Qin | ||||
Heriotza | Guangzong County (en) , K.a. 210 (48/49 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Qin Shi Huangen Mausoleoa | ||||
Heriotza modua | : Chinese alchemical elixir poisoning (en) | ||||
Familia | |||||
Aita | King Zhuangxiang of Qin | ||||
Ama | Queen Dowager Zhao | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Haurrideak | |||||
Leinua | Qin dinastia | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | Antzinako txinera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, Enperadorea, agintaria eta monarka | ||||
Parte-hartzailea
| |||||
Qin Shi Huang (K.a. 259 - K.a. 210)[1][2] Qin dinastiaren (txineraz: 秦朝) sortzailea izan zen eta Txinako lehen enperadorea.[3] Gaztetan, Zheng zuen izena.[4] Sima Qianek idatzitako Shiji (txineraz: 史记, euskaraz: Historialari Handiaren Oroitzapenak) obran «Qin Shi Huang» (txineraz: 秦始皇)[5] eta «Qin Shi Huangdi» (txineraz: 秦始皇帝)[6] izenaren bi forma ageri dira.
Hamahiru urte zituela, Qinen erregealdia hartu zuen oinordetzan, eta 39 urte zituela (K.a. 221), jadanik konkistatu eta bateratu zituen, lehen aldiz historian, erresuma borrokalariak inperio bakar batean. Konkista amaitu ondoren, erreforma asko antolatu zituen.[3] Neurketa eta pisu sistemak bateratu zituen, idazketan erabiltzen ziren karaktereak estandarizatu zituen, lurrak nekazarien artean banatu zituen, biztanleria asko lekualdatu zuen matxinadak saihesteko, eta lehen harresi handia eraiki zuen. Azken finean, aurreko sistema feudala amaitu eta Txina 2.000 urtez arautuko zuen sistema inperialaren oinarriak sortu zituen.[7]
Bere hilobiaren eraikuntza izan zen egindako lanik handiena. Gaur egun, terrakotazko gudarien armada geratzen zaigu. Hainbeste erreforma eta obra egiteko egin behar izan zen ahaleginaren ondorioz, herria matxinatu egin zen beraren kontra, eta Qin dinastia amaitu zen hura erortzean, eta dinastia berri bat sortu zen, Han dinastia, hain zuzen.