Quebecera | |
---|---|
français québécois | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | ![]() ![]() |
Hiztunak | 7 milioi hiztun Quebecen 700.000 hiztun gainontzeko Kanadan eta AEBetan |
Ofizialtasuna | ![]() |
Eskualdea | Nagusiki Quebecen, baina baita Brunswick Berria, Ontario, Manitoba, Saskatchewan, Alberta eta Ingalaterra Berrian |
Araugilea | Office québécois de la langue française |
Hizkuntza sailkapena | |
Indo-Europarra, Italikoa, Erromantzea, Oïl hizkuntza | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua, silabadun hizkuntza eta hizkuntza fusionatzailea |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
Glottolog | queb1247 |
Linguasphere | 51-AAA-iib |
Linguist List | fra-que |
IETF | fr-u-sd-caqc |
Quebeceko frantsesa edota quebecera (frantsesez français du Québec, français québécois edo québécois) Kanadako frantses hiztun eremua gehien mintzatzen den hizkuntz horretako aldaera da, berez oraindik zabalagoa den eta beste hainbat azpialdaera ere barne hartzen dituen Kanadako frantsesaren aldaeraren barnean dago. Nagusiki Quebec probintzian mintzatzen da, hortik bere izena, baina baita Brunswick Berria, Ontario, Manitoba, Saskatchewan eta Alberta probintzietako eta AEBtako Ingalaterra Berria eskualdeko frantses hiztun komunitateetan ere. Dena den, 1977az geroztik Quebecen bakarrik dauka hizkuntza ofizial estatusa. Kanadan mintzatzen den frantsesaren aldaera mintzatuena eta ezagunena den arren, ez da bakarra.
Aldaera horren erakunde araugilea Office québécois de la langue française da. Gaur egun Quebecen 7 milioi hiztun ditu, eta gainontzeko Kanadan eta AEBetako ipar-ekialdean sakabanatuak 700.000 hiztun inguru.