Quiz Show 1994ko Robert Redford estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta aktorearen drama filma da, Richard Goodwin idazlearen Remembering America liburuan oinarritua. 1950eko hamarkadan AEBetan Twenty One telebista lehiaketan jazotako lehiaketen eskandaluaren afera kontatzen da. Bertan, John Turturro, Rob Morrow eta Ralph Fiennes aktoreek antzeztu zuten.
Lau Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, nahiz eta bakar bat bera ere irabazi ez izan. Lau Urrezko Globo Sari eta bi BAFTA Sarien izendapen ere jaso zituen.