Rabanus Maurus | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
847 - 856 ← Odgar (en) ![]() ![]()
818 - 822 | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Mainz, 780(e)ko hamarkada | ||||
Herrialdea | Karolingiar Inperioa | ||||
Heriotza | Mainz, 856ko otsailaren 4a (66/76 urte) | ||||
Hobiratze lekua | St. Alban's Abbey (en) ![]() | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | latina | ||||
Irakaslea(k) | Eigil of Fulda (en) ![]() Alkuin | ||||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | teologoa, idazlea, filosofoa, apaiz katolikoa, entomologoa eta diakonoa | ||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||
Santutegia | |||||
Otsailaren 4 | |||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
Erlijio-ordena | Beneditar | ||||
![]() ![]() ![]() ![]() |
Rabanus Maurus alemaniar beneditarra eta artzapezpikua izan zen (Mainz, Frankonia, 780 - Winkel, Renania, 856ko otsailaren 4a). Fuldako abetetxe beneditarrean eta Toursen egin zituen teologiako ikasketak. Apaiza zen 814. urtean, eta abade 822an. 847an Mainzeko artzapezpiku izendatu zuten. Bere herriko teologiaren aitzindaritzat hartua da (praeceptor Germaniae). Haren zuzendaritzapean mundu guztira zabaldu zen Fuldako abatetxearen ospea. Politikan ere parte hartu zuen, eta Ludovico Pioren, Lotarioren eta Luis Germaniarraren aholkularia izan zen. Germaniako misiolarien gune nagusi bihurtu zen, aldi berean, Fuldako abatetxea. Rabanus Maurus idazle oparoa izan zen, bestalde, eta Bibliari buruzko iruzkinak, tratatuak (819, De institutione clericorum), garai hartako jakintza biltzen zuen entziklopedia (842-847, De universo), poesiak eta gutunak idatzi zituen.
Haren jaia otsailaren 4an ospatzen da.