Rachel Portman | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Rachel Mary Berkeley Portman |
Jaiotza | Haslemere, 1960ko abenduaren 11 (64 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Familia | |
Aita | Berkeley Portman |
Ama | Penélope Mowat |
Ezkontidea(k) | Uberto Pasolini (1995eko otsailaren 25a - 2006) |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Worcester College (en) Charterhouse eskola |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta soinu banda konpositorea |
Jasotako sariak | |
Influentziak | Wolfgang Amadeus Mozart, Franz Schubert, Johannes Brahms, John Williams, Ennio Morricone, Maurice Jarre, Jerrald Goldsmith, Danny Elfman, Elmer Bernstein, Bernard Herrmann eta John Barry |
Genero artistikoa | soinu banda opera |
rachelportman.co.uk | |
|
Rachel Portman, (Haslemere, Ingalaterra, 1960ko abenduaren 11) konpositore britainiarra da, zinemarako musikaren munduan ezaguna. [1] [2] 1996ean historia egin zuen Emma filmaren soinu-bandarengatik Oscar Sari bat irabazten lehenengo emakumea izan zelako.
Beranduago beste bitan nominatua izan zen, The Cider House Rules (1999) eta Chocolat (2000) filmen soinu banda famatuengatik. Britaniar Inperioko Ordena eman zioten 2010. urtean eta Worcester College (Oxford) eko ohorezko kidea da. [3] Bere soinu bandez gain, BBCrekin egindako kolekzioengatik bereizten da. Bertatik sortu zen Printze Txikian oinarritutako opera eta The Water Diviner's Tale en sinfonia korala, bestelakoen artean. [3]
Bere alorrean lortutako arrakasta hainbat faktorerengatik eman da, alde batetik filmaren narratibaren bereizgarriekin daukan afinitatearengatik, eta bestalde filmaren tesi emozional osoa artikulatzeko daukan erraztasunarengatik, bere kontakizunak eta koloreak nahasteko moduaren fruitu. Portmanen aukeraketa profesionalek bere gaitasun konpositiboa osatzen dute, eta istorioak kontateko modu pertsonal bat sortu du, 2000 eta 2010 urteetan bereizgarria izan zena. [4]
:2
izeneko erreferentziarako