Radia Perlman | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Radia Joy Perlman |
Jaiotza | Portsmouth, 1951ko abenduaren 18a (73 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Massachusettseko Teknologia Institutua 1988) Doktoretza : informatika Massachusettseko Teknologia Institutua Zientzietako Masterra : matematika |
Tesi zuzendaria | David D. Clark (en) ![]() David D. Clark (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | informatikaria, ingeniaria telekomunikazioetana eta matematikaria |
Enplegatzailea(k) | Massachusettseko Teknologia Institutua Sun Microsystems BBN Technologies (en) ![]() Dell EMC (en) ![]() |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Association for Computing Machinery |
![]() ![]() |
Radia Joy Perlman (Portsmouth, Virginia, AEB, 1951) software-sortzailea eta (konputagailuen) sare-ingeniaria da, segurtasun informatikoan aditua. Interneten ama gisa ezagutzen dute batzuek, nahiz eta berak ezizen hori ez omen duen gustuko.[1]
Ospetsua da Spanning Tree Protocol (STP) izeneko protokoloa sortu zuelako. Protokolo hori funtsezkoa da sare lokaletan (LAN, Local Area Network) ibilbideen erredundantzia ahalbidetzeko.
Beste arlo batzuetan ere ekarpen asko egin ditu, hainbat protokolo sortu eta estandarizatu baititu. TRILL protokoloa (Transparent Interconnection of Lots of Links), esate baterako, berak asmatu zuen.