Radio Days (euskaraz Irrati Egunak) 1987ko Woody Allen estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako drama eta komedia film bat da. 1940ko hamarkadan eta Irratiaren Urrezko Aroan girotua dago, Allenek bere haurtzaroko oroimenak jazzaren doinuarekin batera islatzen ditu.
Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Sariaren (Santo Loquasto, Carol Joffe, Les Bloom eta George DeTitta, Jr.) eta Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Sariaren (Woody Allen) izendapenak jaso zituen.