Radomir Putnik (serbieraz: Радомир Путник; rǎdɔmiːr pûːtniːk ahoskatua; Kragujevac, 1847 urtarrilaren 24a — Niza, 1917ko maiatzaren 17a) serbiar militar bat izan zen. Jeneral egin zuten 1903. urtean eta Gerrako ministro hiru urte geroago. Serbiako armada berria sortu eta zuzendu zuen Balkanetako Gerretan (1912-1913). Garaipen ospetsuak lortu zituen 1914. urtean (Sabac, Valjevo, Rudnik). Adriatiko alderako erretirada gidatu zuen 1915. urtean.