Rainier III.a Monakokoa,[1] jaiotzez Rainier Louis Henri Maxence Bertrand Grimaldi, (1923ko maiatzaren 31 – 2005eko apirilaren 6a) Monakoko printzea izan zen. Aitona Luis II.aren erregealdian erregeorde izan zen eta, 1950eko apirilaren 12an, printzerriaren tronua bereganatu zuen. Grace Kellyren senarra izan zen.