Rami Said Malek (Los Angeles, 1981eko maiatzaren 12a) estatubatuar aktorea da. Mr. Robot telesailaren protagonista bezala egin zen ezagun, Primetime Emmy Saria eskuratu zuelarik. Bohemian Rhapsody filmean burututako antzezpenengatik Gizonezko aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen.