Ranavalona III.a | |||
---|---|---|---|
1883ko uztailaren 30a - 1897ko otsailaren 28a | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Razafindrahety | ||
Jaiotza | Q28498905 , 1861eko azaroaren 22a | ||
Herrialdea | Merina Kingdom | ||
Heriotza | Aljer, 1917ko maiatzaren 23a (55 urte) | ||
Hobiratze lekua | Ambohimanga | ||
Heriotza modua | : Enbolia | ||
Familia | |||
Ama | Raketaka | ||
Ezkontidea(k) | Rainilaiarivony (en) | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Familia | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | malgaxea | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | estatu-politikaria | ||
Jasotako sariak | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Protestantismoa | ||
Ranavalona III.a (Manjakazafy, Madagaskar, 1861eko azaroaren 22a - Aljer, Algeria, 1917ko maiatzaren 23a) Madagaskarko erregina izan zen 1883-1897 urte bitartean. Ratrima printzearen alarguna zen, eta aurreko bi erreginen senar izandako Rainilaiarivony lehen ministroarekin ezkondu zen. Frantziako Itsas Armadak ezarritako setioari amaiera emateko, Tamataveko hitzarmena izenpetu zuen haiekin, eta frantsesen esku utzi zituen diplomazia harremanak (1885). Frantziak, koloniak hedatzeko politikari jarraituz, protektoratu egin zuen lehenik Madagaskar (1895) eta kolonia gero (1896). Frantziaren aurkako matxinada bat antolatu izana salatu zioten frantsesek erreginari, eta hura kargutik kendu ondoren (1897), Réunion uhartera deportatu zuten, lehenik, eta Aljerrera, gero.