Ranger Programa

Ranger programan erabiliko zen zunda

Ranger zundak izan ziren, lehendabiziko zunda norteamerikarrak 1960. urtean garatu zirenak Jet Propulsion Laboratory (JPL)-ren bidez eginak eta beraien helburua zen ilargiari argazkiak ateratzea. Bere helburu nagusia, informazioa lortu ilargiaren geruzari buruzkoa beti begiratzen Apollo eta Surveyor programen garapenera.

Zuzendariak JPLko langileak izan ziren NASArekin kordinatutak. Izan ere, proiektuan egondako akatsak egin zuten talde bien arteko loturaren apurketaren hasiera.

Zundak jaurtitzen zituen ibilgailua Atlas-Agena B modukoa zen, eta 9 zunda izan ziren jaurti zituztenak, bakarrik izan zituenak 7, 8 eta 9 emaitza positiboak.

Programa honen ezaugarria da, zunda guztiak prestatu zirela ilargiaren kontra talka egiteko, garatu ez zenean, programa honen barruan, behar zen mekanismoa talka arin bat lortzeko. Honen ondorioz, programa honek lortu zituen argazkiak kontatu egiten dira eta ez zituen lortu ilargiaren analisi bat egiteko helburuarekin. Programa honen zundak 6 kamara eraman zituzten barruan, kamarak izan ziren ia berdinak zunda guztietan, izaten aldaketa txiki batzuk lenteetan eta beste ezaugarri optikoetan. Programa honen bidez lortu ziren argazkiak erakutsi zien Apolloren programaren zientifikoei, lortzea ilargiratze eremu egoki bat, ez zela izango hain erraza.

Lurraldea: Ameriketako Estatu Batuak.

Lehendabiziko jaurtiketaren data: abuztuaren 23a, 1961. urtean.

Lehendabiziko zundaren bidalketa: Ranger 01 (irteeran erratu zuena)

Lehendabiziko hegaldia ilargian: Ranger 03, urtarrilaren 28an, 1962. urtean (erratu zuen.)

Lehendabiziko ilargiko inpaktua: Ranger 04, apirilaren 26an, 1962. urtean. (erratu zuen, eta ez zituen datuak bidali)

Bidalitako zunden totala: 09, eta hoietatik 03 lortu zuten misioa burutzea.

Programaren iraupena: Ranger programaren bidalketak iraundu zuten 1961 eta 1965. urteen artean.

Programaren kostua: $ 170 milioi.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne