Ransomware

Ransomware bat (ingelesezko "ransom", erreskatea eta "warea", softwarearen laburdura) edo 'datu-bahitzaile' (euskaraz) programa kaltegarri mota bat da, kutsatutako sistema eragilearen zati edo artxibo jakin batzuetara sartzea galarazten duena, eta erreskate bat eskatzen du blokeo hori kentzeko.[1] Ransomware mota batzuek erreskate bat ordaintzea eskatzen dute, gailua erabili gabe utziz. Lehen garaietan, ordainketa herrialde opakuetako banku-kontuen bidez egiten zen, baina gaizkileari egindako bilaketa posible zenez, txanpon birtual ez-arakagarriak erabiltzera pasatu zen.

Erasoak 2010eko hamarkadaren erdialdetik ezagun egin diren arren, lehen eraso ezaguna 80ko hamarkadaren amaieran egin zuen Joseph Popp doktoreak.[2] Haren erabilera hazi egin zen nazioartean, 2013ko ekainean. McAfee enpresak 2013an adierazi zuen lehen hiruhilekoan bakarrik 250 000 ransomware mota baino gehiago detektatu zituela.[3]

  1. «Ransomware bitcoins y móviles - Todo Virus | virus.im» web.archive.org 2014-02-21 (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
  2. (Ingelesez) «A History of Ransomware Attacks: The Biggest and Worst Ransomware Attacks of All Time» www.digitalguardian.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
  3. (Ingelesez) Samson, Ted. (2013-06-03). «Update: McAfee: Cyber criminals using Android malware and ransomware the most» InfoWorld (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne