Rasta

Rastadun gaztea.

Rasta txirikorda edo rasta[1] (ingelesez: dreadlocks) ile saretuz eta ehunez osatutako orrazkera mota bat da, rastafarien bereizgarria. Batzuetan, rastak daramatzaten pertsonak rastafariak dira, baina orrazkera ez da zuzenean rastafari kulturarekin lotu behar, talde etniko askotako pertsonek rastak erabili baitituzte historian zehar, antzinako talde asko barne,[2] Ekialde Hurbileko eta Asia Txikiko herri semitak, Zeelanda Berriko maoriak, ekialdeko Afrikako masaiak eta India, Nepal eta Pakistango zenbait sādhu eta fakirrak.

  1. Euskalterm: [Norbere Irudia, Ile-apaindegiak eta Estetika Hiztegia] [2009]
  2. Glazier, Stephen D.. (2001). Encyclopedia of African and African-American Religions. Taylor & Francis, 279 or. ISBN 0-415-92245-3..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne