Rayleigh uhinak solidoen gainazalean zehar bidaiatzen duten azaleko uhin akustiko (Surface Acoustic Wave edo SAW ingelez) mota bat dira. Materialetan era askotan sor daitezke; hala nola, inpaktu lokalizatu edo transdukzio piezoelektriko baten bidez, eta normalean entsegu ez-sunstsitzaileetan erabiltzen dira akatsak detektatzeko. Lurrean uhin sismikoek lurrikarak sortzen dituzte eta Raleigh uhinak uhin hauen parte dira. Geruzatan gidatuta daudenean Lamb uhin, Rayleigh-Lamb uhin edo Rayleigh uhin orokortuak deritze.