Raymond Poulidor

Raymond Poulidor

(2012)
Bizitza
JaiotzaMasbaraud-Mérignat1936ko apirilaren 15a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaSaint-Léonard-de-Noblat2019ko azaroaren 13a (83 urte)
Hobiratze lekuaSaint-Léonard-de-Noblat
Heriotza modua: biriketako edema
Familia
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia eta ile-apaintzailea
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Mercier 1960-1977
 
Jasotako sariak
InfluentziakMaurice Mességué
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakAljeriako Independentzia Gerra

Discogs: 7322635 Edit the value on Wikidata
Raymond Poulidor

Raymond Poulidor (Mérignat, Creuse, 1936ko apirilaren 15a - Saint-Léonard-de-Noblat, 2019ko azaroaren 13a) Pou Pou ezizenez ere ezaguna, txirrindulari profesional frantziar bat izan zen. Betiereko bigarrena bezala ere ezagutua izan zen erretiratu ondoren, Frantziako Tourra hiru aldiz, bigarren eta beste bost alditan hirugarren bukatu zuelako.

Bere tragedia, txirrindulari handi bat izanik, bere garaiko bi onenetakoekin lehiatu behar izan zuela da, Jacques Anquetil eta Eddy Merckx-txirrindulariekin, alegia. Dena dela, beti bigarren izate horrek, publikoa bere alde egotea eragin zuen, eta, XX. mendean zehar, txirrindulari frantziar ospetsuenetako bat izan zen.

1960tik 1977rarte ibili zen profesional bezala, eta, denbora horretan, Louison Bobet, Jacques Anquetil, Eddy Merckx eta Bernard Hinault txirrindulariekin lehiatu zen. Mercier taldean korritu zuen, taldearen izen ezberdinekin: (Mercier Bp, Fagor-Mercier, Gan-Mercier edo Miko-Mercier) bere txirrindulari profesional karrera osoan zehar.

Anquetil eta Poulidorren arteko norgehiagoka frantziar kirolarien arteko lehia handienetako bat izan zen 1960ko hamarkadan.

Baina, Frantziako Tourrean sekula arrakastarik izan ez zuen arren (ez zen, sekula, Mailot horia janztera ere iritsi), Poulidor, 189 garaipeneko palmares zabal bat duen txirrindularia da. Garaipen horien artean 1964ko Espainiako Vuelta eta Tourreko 7 etapa nabarmendu behar dira.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne