Reagrupament | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | RI.cat |
Mota | mugimendu politikoa, Kataluniako alderdi politikoa eta irabazteko asmorik gabeko erakundea |
Herrialdea | Espainia |
Ideologia | Katalan independentismoa |
Jarduera | |
Honen parte | Demokrazia eta Askatasuna, Kataluniako Europar Alderdi Demokrata, Esquerra Republicana de Catalunya–Catalunya Sí eta Junts per Catalunya |
Agintea | |
Lehendakaria | Josep Sort i Jané |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | Espainiako elkarte |
Historia | |
Sorrera | 2009ko urriaren 3a |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() ![]() |
Reagrupament edo Reagrupament Independentista (euskaraz, Berbiltze Independentista; RI edo RI.cat) 2009ko urrian formalki sortutako Kataluniako alderdi politikoa da. Kataluniako independentziaren aldeko jarraitzaile ezberdinen aterki-taldea da, egun Kataluniako Parlamentuan ordezkaririk ez badu ere. 2012ra arte Kataluniako ordezkaririk ez zuen alderdi independentista nagusia izan zen.[1] Alderdiaren jatorria 2007an kokatzen da, Kataluniako Ezker Errepublikanoaren (ERC) barneko korronte kritiko modura, korrontekideak PSC eta ICV bezalako alderdi politiko ezkertiar baina ez-independentistekin akordioetara ailegatzeko kritikoak baitziren. Hala, 2009an, plataforma politiko berria sortu zuten, ostera alderdi politiko modura bermoldatua izan zena.[2][3]
RIren bi oinarri estrategikoak Kataluniako birsorkuntza demokratikoa eta Kataluniako aldebakarreko independentzia-aldarrikapena dira, Kataluniako Parlamentuan.[4][5][6]