RTP edo Real-time Transport Protocol (ingelesez denbora errealeko garraio protokoloa) akronimoaren siglak dira. Garraio mailako protokolo bat da, denbora errealean informazioa transmititzeko erabiltzen dena. Adibidez, audioa eta bideoa transmititzeko gertatu ahala.
IETFko Audio eta bideo garraio lantaldeak garatutako protokolo bat da, estandar moduan 1996an RFC 1889 argitaratu zena lehen aldiz eta 2003an eguneratu zena (RFC 3550). STD 64 estandarra ezartzen du.
Hasiera batean multicast protokolo bezala definitu zen, baina praktikan hainbat unicast aplikaziotan erabilia izan ohi da. Streaming sistemetan erabiltzen da maiz, RTSPrekin konbinatua, bideokonferentzia edota push to talk aplikazioetan (H.323 edo SIPekin). Gainera, VoIP industriaren oinarria da RTP.
RFC 1890, RFC 3551gatik ordezkatua (STD 65) bideo eta soinu bidezko konferentziendako kontrol minimo bat ezartzen duen profil bat zehazten du.
Bestalde, RFC 3711n, SRTP (Secure Real-time Transport Protocol) definitzen da, RTP profilarentzat hedapen bat, audio eta bideo konferentzietan konfidentzialtasuna lortzeko diseinatua, mezuaren nortasuna bereizteko edota audio eta bideoen fluxuen birbidaltzea ekiditeko ere erabili daitekeena.
0. Bytea | 1. Bytea | 2. Bytea | 3. Bytea | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
V | P | X | CC | M | PT | Sequence Number | |||||||||||||||||||||||||
Time Stamp | |||||||||||||||||||||||||||||||
Synchronization Source (SSRC) | |||||||||||||||||||||||||||||||
Content Source (CSRC) |
Time Stamp (32 bit): Lehen bytearen denbora-marka: Zein momentuan sortu den adierazten du.