Reality Winner | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Reality Leigh Winner |
Jaiotza | Alice, 1991ko abenduaren 4a (33 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Augusta |
Talde etnikoa | estatubatuar zuria |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Henrietta M. King High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa persiera daria paxtuera |
Jarduerak | |
Jarduerak | intelligence officer (en) , Barneko salatzailea eta hizkuntzalaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armada |
Gradua | senior airman (en) |
Reality Leigh Winner ( Alice, Texas, 1991ko abenduaren 4a ) barne salatzaile izateagatik atxilotutako militar eta hizkuntzalari estatubatuarra da.
2016ko AEBetako hauteskunde kanpainan Errusiak sarketa eta manipulazio saioak egin zituela jakin inteligentzia zerbitzuetarako lanean ari zela, eta informazio horrek publiko izan behar zuela iritzira, The Intercept albiste webgunera bidali zuen txosten bat anonimoki. Filtrazioa detektatua izan zen, FBIk atxilotu zuen (2023ko Reality filman dramatizatutako ekintza) eta epaiketan, 2018ko abuztuan, 5 urte eta 3 hilabeteko kartzela zigorra ezarri zioten.