Realpolitik (alemanez "errealitatearen politika") boterean eta irizpide praktikoetan oinarritutako politika da. Realpolitik-ak garaian garaiko interesen arabera jarduten du, printzipio filosofiko, teoriko edo moralei jarraitu beharrean. Zentzu horretan, filosofikoki errealismotik eta pragmatismotik hurbil dago. Batzuetan, hitza politika amoralak edo makiavelikoak izendatzeko erabili da, adiera gaitzesgarrian.