Reanne Evans | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Dudley, 1985eko urriaren 25a (39 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bishop Milner Catholic College (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | snooker player (en) ![]() |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Reanne Evans (Dudley, West Midlands, 1985eko urriaren 25a) snooker jokalari profesional ingelesa da, emakumezkoen snooker munduko txapelketa gehien irabazi dituen jokalaria (2022 artean).
Ez bakarrik jokatzen du emakumezkoentzako lehiaketetan, World Snooker Tour (WST) deritzon zirkuito profesionalean ere bai. WSTn gizonezkoak dira ia guztiak, baina ez da berez generoak markatutako lehiaketa bat 21. mendean; gertatzen dena da emakumezko gutxik jokatzen dutela eta, arrazoia zein delarik ere, gizonezkoak daudela rankingetan goian billar mota honetan.
Eurosport telebista katean ere kolaboratzen du snookerreko esatari aditu gisa.