Rebecca Nurse | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Great Yarmouth, 1621eko otsailaren 21a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Salem, 1692ko uztailaren 19a (71 urte) |
Hobiratze lekua | Danvers |
Heriotza modua | heriotza zigorra: urkatzea |
Familia | |
Aita | William Towne |
Ama | Joanna Blessing |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | artisaua |
Rebecca Towne Nurse (edo Nourse), jaiotzez Rebecca Towne Blessing (Great Yarmouth, 1621eko otsailaren 21a – Salem (gero Danvers), Massachusetts, AEB, 1692ko uztailaren 19a) Ingalaterra Berriko Massachusettseko Badiako Probintziako gobernuak 1692an Salemgo sorginkeria prozesuan urkatu egin zuen. Francis Nurse komunitateko kide errespetatuaren emaztea zen.
Haren aurkako ebidentzia sinesgarririk ez bazegoen ere, sorgin gisa kondenatu eta urkatu zuten 1692ko uztailaren 19an. Hori gertatu zen Massachusettseko koloniak sorginkeriaren gaineko histeria eta koloniaren barruan Satanasen ustezko presentzia jasan zituenean. Mary Eastey eta Sarah Cloyce ahizpa ezkonduei ere sorginkeria leporatu zieten. Mary errudun deklaratu eta exekutatu egin zuten, baina Sarah bizirik geratu zen.