Red Bayko euskal baleazaleen kokalekua

Red Bayko euskal baleazaleen kokalekua
 UNESCOren gizateriaren ondarea
 Kanadako Leku Historiko Nazionala
Aztarnategi arkeologiko infotaula
Estatu burujabe Kanada
Probintzia Ternua eta Labrador
TownRed Bay
Koordenatuak51°43′37″N 56°25′46″W / 51.72692°N 56.42953°W / 51.72692; -56.42953
Map
Azalera3.12973 km²
pc.gc.ca…

Red Bayko euskal baleazaleen kokalekua[1] (ingelesez Red Bay Basque Whaling Station; frantsesez Station baleinière basque de Red Bay) Kanadako Red Bayn dagoen aztarnategi arkeologikoa da. 1979an Kanadako Gobernuak leku historiko nazional, eta 2013an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituen.

Belle Isle itsasartearen iparraldean kokaturik, Saddle uharteak Ozeano Atlantikotik babesten du herria, babesleku natural bat sortuz. XVI. mendean uste da Euskal Herriko baleazaleek leku horri Butus deitzen ziotela, erdaraz idazten zuten Euskal Herriko eskribau erdaldunduek Buytres forma ere erabili zutelarik. 1667an berriz, Piarres Etxeberri lapurtarrak euskaraz leku hau izendatzeko Boitus edo Boatuss formak erabili zituen bere Liburu hau da Ixasoco nabigacionecoa-n .[2]

  1. Red Bay-ko euskal baleazaleen kokalekua da UNESCOk kokalekuan bertan ipinitako euskarazko oroigarrian ageri den izena, Albaolako webgunean ikusgai (hemen). Beste zenbait webgunetan, antzeko izendapenak baina ez berdinak ageri dira, adibidez Red Bayko euskal baleazaleen estazioa Euskal Itsas Museoaren webgunean eta Red Bayko euskal baleazaleen portua Argiako artikulu batean.
  2. MAIA, Jon: Apaizac obeto.Donostia: Elkarlanean, 2006. 28, 143 eta 155. orriak.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne