Redneck (euskaraz Lepogorri) esaten zaie estereotipikoki Estatu Batuetan eta Kanadan bizi diren kaukasoar jatorrikoei (hau da, zuriak) eta estatus sozio-ekonomiko baxua dutenei, batez ere landa inguruetan bizi direnei[1][2]. Georgia eta Alabaman erabiltzen duten cracker, Apalatxetan eta Ozark mendietan erabiltzen duten hillbilly[3] eta white trash[4][5] esamoldeen parekoa da. Hasieran hegoaldeko Estatu Batuetan bakarrik erabiltzen zuten, gero Apalatxetan eta gaur egun Ipar Amerika osoan erabiltzen dute.
Izena landa eremuetan egun osoz aire librean, landetan, soroetan, zelaietan, baratzetan eta eguzkipean lan egiten duten baserritar eta nekazariek lepoak gorrituta amaitzen dutelako dator.