Relatos salvajes (euskaraz: «Kontakizun basatiak») 2014an Damián Szifron argentinar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako komedia beltz-drama antologia filma da. Ricardo Darín, Óscar Martínez, Leonardo Sbaraglia, Érica Rivas, Rita Cortese, Julieta Zylberberg eta Darío Grandinetti aktoreek antzeztu zuten.
Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen.