Rem (fisika)

Artikulu hau erradiazioa neurtzeko unitateari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «REM».

Rem (ingelesezko roentgen equivalent man esapidearen laburdura), fisikan, irrada ioitzaileen eraginkortasuna neurtzeko erabiltzen den unitatea da, tentsio handiko X izpien roentgen batek gizonarengan sortzen duen kaltearen intentsitateari dagokiona.

Hala ere, Nazioarteko Unitate Sistemak darabilen unitatea ez da rem, sievert (Sv) baizik. Bien arteko erlazioa honakoa da: 1 Sv = 100 rem.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne