Renato Anjoukoa (okzitanieraz: Rainièr d'Anjau; frantsesez: René d'Anjou; Angers, 1409ko urtarrilaren 16a – Aix-en-Provence, 1480ko uztailaren 10a), izengoitiz Renato Onbera[1] (okzitanieraz: Rai Rainièr lo Bòn; frantsesez: Le bon roi René) deitua, Anjouko dukea izan zen 1430-1480 urteetan, Lorrenako dukea 1431-1453 urteetan, Barreko dukea 1430-1480 urteetan, Proventzako kondea 1434-1480 urteetan, Napoliko erregea 1435-1442 urteetan, eta Aragoiko erregea 1466–1472 urteetan.