Renfe Avlo | |
---|---|
![]() | |
![]() 112 saileko Avlo trena | |
Datu orokorrak | |
Garraio mota | Abiadura handiko trena |
Lineak | 6 |
Jabea | Renfe Operadora |
Webgunea | Renfe Avlo |
Ustiapena | |
Hasiera | 2021eko ekainaren 23a |
Ibilgailuak | 9 |
Datu teknikoak | |
Abiadura maximoa | 310 km/h |
Renfe Avlo, Renferen marka bat da[1], eta konpainiak abiadura handiko tren-zerbitzuak eskaintzen ditu prezio merkeetan. 112 serieko ibilgailuak erabiltzen dituzte, klase bakarrekoak: tren bakoitzean 465-365 plaza eskaintzen ditu.
Billeteek 7 eta 59 euro arteko kostua dute, hau da, AVE zerbitzuaren batez besteko deskontua % 60 eta % 90 artekoa da.[2] Gaur egun, Madril-Frantziako muga abiadura handiko linean (2021eko ekainaren 23tik), Madril-Levante abiadura handiko linean (2022ko otsailaren 21etik) eta Madril-Sevilla abiadura handiko linean dihardu, nahiz eta azken hori 2023ko ekainean hastea aurreikusten den.