Reservoir Dogs 1992an Quentin Tarantinok zuzendutako lehen filma da. Tarantinoren ikurra bihurtu diren hizpideak eta estetika -bortizkeria, pop kultura, elkarrizketa aparta eta saltokako istorioa- jada agertzen dira.
Tarantino Los Angelesko bideo denda batean zegoen lanean garai horretan, eta 30.000 dolarreko aurrekontuarekin, lagunen arteko filma izatekoa zen. Hala ere, gidoia Harvey Keitel aktorearengana heldu zen, eta bertan agertzeko ez ezik, ekoizteko ere prest suertatu zen. Haren laguntzarekin, 1.200.000 dolarreko aurrekontua izatera iritsi zen filma, ederra independente moduan egiteko, baina Hollywoodeko ekoizpen arruntaren aldean erabat eskasa.
Filma zinema independentearen mugarria izan da estreinalditik, kultuzko filma bilakatuz. Sundanceko Zinemaldian eman zenean, New York Daily News egunkariko kritikariaren hitzetan: "Jendea ez zegoen prest. Ez zekiten zer esan. Lehen filmeko hurbiltzen ari den trenaren aurrean bagina bezala sentitu ginen".
Taldekideak kolore ezizenak izateko Tarantino The Taking of Pelham One Two Three (1974) filmean oinarritu zen, hartan ere taldekideek kolore ezizenak baizituzten.