Retiroko lorategiak | |
---|---|
Parque del Retiro | |
Kultura ondasuna | |
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | ![]() |
Udalerria | Madril |
District of Madrid | Retiro |
Neighborhood of Madrid | Jerónimos |
Koordenatuak | 40°24′54″N 3°41′02″W / 40.415°N 3.6839°W |
![]() | |
Altitudea | 674 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1680 |
Arkitektura | |
Azalera | 118 ha |
Atalak | rose garden (en) ![]() |
Ondarea | |
BIC | RI-52-0000015 |
Webgune ofiziala | |
Parque del Retiro, Parque del Buen Retiro edo El Retiro Madrilgo hirian kokatutako lorategi historiko eta parke publikoa da. 125 hektarea eta 15000 zuhaitz baino gehiago ditu, horien artean Madrilgo autonomia-erkidegoaren lekukoak. Administrazioari dagokionez, Retiro distrituaren zati bat da. Bere mugak Alcalá eta O’Donnell kaleak (iparraldean), Poeta Esteban Villegas kalea (hegoaldean), Alfonso XII kalea (mendebaldean) eta Menéndez Pelayo etorbidea (ekialdean) dira.
Hiriaren bisita-gune garrantzitsuenetarikoa da eta hainbat obra artistiko eskaintzen ditu, hala nola, Alfonso XIIren monumentua, Beirazko Jauregia, Urmael Handia, Paterrea, Felipe IVren atea, Astronomia Behatoki Erreala, Alcachofaren iturria eta San Pelayo eta San Isidororen ermita erromantikoa. Babestuta dago Interes Kulturaleko Ondasun bat izateagatik.
Gune honetan hainbat lorategi aurkitzen dira, adibidez: Vivacesen lorategia, Cecilio Rodríguezen andaluziar estiloko lorategi klasizistak, Herrero Palacios arkitektoaren lorategiak, Rosaleda eta 400 urte inguru dituen zuhaitza, Madrilgo zaharrena.
El Retiro XVII. mendearen lehen erdian eraiki zen. Bere eraikuntza Buen Retiroko Jauregirako antolatutako proiektu paisajistikoan sartzen da. Jauregi hau Olivaresko duke-kondeak (1587-1645) Felipe IV.ri (1605-1665) eraikitako monumentua da. 1767 parke urbano izateari ekin zion, Carlos III.ak (1716-1788) herriari sartzea baimentzean. 1868an Madrilgo Udaletxearen menpe geratu zen.
Independentzia Gerrak (1808-1814) sortutako kalteak zirela-eta, XIX. eta XX. mendeetan zehar berrikuntzak egin zizkioten, gaur egungo itxura emanez. Hala ere, XVII. eta XVIII. mendeetako elementu batzuk kontserbatzen dira.