Rhin[1] (alemanez: Rhein; frantsesez: Rhin; nederlanderaz: Rijn; erromantxeraz, Rein; italieraz: Reno) Europako ibairik garrantzitsuenetakoa da. Grisonia kantonamenduan (Alpeak, Suitza) sortu eta Herbehereetan itsasoratzen da, Ipar itsasoan. 1.230 kilometroko luzera du.
Danubiorekin batera, Erromatar Inperioko iparraldeko muga osatu zuen. Garai hartatik aurrera, premiazko bidea izan da zonalderako, haren ertzetan dauden gazteluek eta hiriek erakusten duten bezala.