Rhin Gorena | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai, ubide eta section of watercourse (en) |
Luzera | 360 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 48°57′00″N 8°16′00″E / 48.95°N 8.2667°E |
Honen parte da | Rhin |
Estatu | Suitza |
Suitzako kantonamendua | Basilea Hiria |
Bokalea () | Middle Rhine (en) |
Rhin Gorena (alemanez: Oberrhein, ˈoːbɐˌʁaɪn ahoskatua; frantsesez: Rhin Supérieur) Rhin Garaiko lautadan zehar, Basilea (Suitza) eta Bingen (Alemania) artean, doan Rhin ibaiaren sekzioa da. Ibilguaren 170etik 529ra bitarteko kilometroek osatzen dute atala (guztira Konstantzan hasi eta Rotterdamen amaitzen da).[1]
Rhin Gorena ibaia Konstantzako aintziraren eta Ipar itsasoaren artean idealki banatzen den lau ataletako bat da, hau da, Rhin Garaia, Rhin Gorena, Erdiko Rhin eta Rhin Behea. Rhin Gorenan zehar dauden herrialdeak Suitza, Frantzia (Alsazia) eta Alemaniako hurrengo estatu federatuak dira: Baden-Wurtemberg, Renania-Palatinatua eta Hessen. Ibaian zehar dauden hiririk handienak Basilea, Estrasburgo, Mulhouse, Karlsruhe, Mannheim, Ludwigshafen eta Mainz dira.
Rhin Gorena Johann Gottfried Tullak bideratu zuen 1817 eta 1876 urteen artean, eta 1928 eta 1977 bitartean nabigagarria izatea eragin zuen. Versaillesko Itunari esker, Frantziak Rhin Gorena erabil dezake Alsaziako Ubide Handian energia hidroelektrikoa ekoizteko.
2008ko abuztuaren 28an, Alemaniako Baden-Wurtemberg estatuko Rhin Goreneko ibaiertzetako 25.117 hektarea Ramsar gune (erref. 1809) izendatu zituzten.[2] 2008ko irailaren 5ean, Frantziako Alsazia eskualdeko Rhin Goreneko 22.413 hektarea Ramsar gune (erref. 1810) ere izendatu zituzten.[3]