1976. urtean argitaratutako Gene Berekoia da haren liburu ospetsuena, eta, bertan, geneetan oinarritutako eboluzioa defendatzen du, meme eta memetika bezalako kontzeptuak erabiliz.
Dawkins ateoa da, eta erlijioaren aurkari sutsua izateagatik da ezaguna. Jainkoaren Irudikeria best-sellerrean erlijioaren kritika zorrotza egin zuen, eta 1986. urtean argitaratutako Erlojugile Itsua liburuan jainko batek sortutako diseinu inteligentea mespretxatzen du.
Oxfordeko UnibertsitatekoCharles Simony Katedrako titularra izan zen 2008. urtera arte. Richard Dawkins Foundation for Reason and Science (Richard Dawkins Arrazoia eta Zientziaren Fundazioa) delakoa sortu zuen, eboluzioaren ikasketa bultzatu eta ikastetxeetan eboluzioa irakastearen kontrako programei aurka egiteko.