Richard Matthew Stallman (1953ko martxoaren 16a - ) software librearen mugimenduaren sustatzaile nagusietako bat da[1]. Harvard unibertsitatean ikasi zuen eta MIT laborategian lan egin zuen. Egindako ekarpenengatik eta ibilbidearengatik aipamen eta sari asko jaso ditu: hamar bat doktorego honoris causa, MacArthur Fundazioaren beka famatua, Pioneer saria eta ACMren hainbat sari.