Riftarrak Irifiyyen | |
---|---|
Biztanleak guztira | |
4 730 000 eta 6 630 000 artean | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Maroko: 4 800 000 Frantzia: 379 952 Herbehereak: 314.517 Belgika: 226 095 Alemania: 108 654 | |
Hizkuntza | |
Rifera | |
Erlijioa | |
Sunitak | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Chleuh, chaouis, kabiliar, mozabitar, guantxe |
Riftarrek Marokoko iparraldean, Rifen hain zuzen ere, bizi den etnia berbere bat osatzen dute.[1] Rifera ama hizkuntza dute, zenbait aldaretan banaturik dagoena. Gehiengo batek arabieraz, gaztelaniaz edo frantsesez ere hitz egiten du.
Rifeko mendietan 4 milioi baino gehiago dira baina diaspora zabala ere badute, Aljerian, Melillan, Tangerren, Tetuanen, Oujdan, Larachen eta Fezen komunitate txikiak dituena.
Riftarrek beste berbereek baino horail gehiago dituzte. Rifen helduen erdia azal zurikoa da, gainera %10a ilegorria da.[2] Aditu batzuen ustetan, azken Izotz Aroa eta gero, frantziar-kantabriar eskualdetik bi migrazio-multzo atera ziren: bata erdialdeko eta iparraldeko Europa birpopulatu zuena eta, bestea, iparraldeko Afrika.[3]